Bi urte, lau hilabete eta egun bat

Lander Garroren filma
(Dokumentala – 2020 – 92min)

Sinopsia: Preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da kartzela betiko eraitsia izango den egunean. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Bertan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete. Zuzendariak, irudi horretatik abiatuta, 90 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarraren
kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.

Ekoizpena: Izar Films, Labrit multimedia
Azpitituluak: euskara, français, castelleno, english

Festibalak:
Donostiako giza eskubideen film festibala (2020)
Baionako l’Atalante zinemaren Rencontres sur les Docks (2020)

Informazio gehiago: https://www.2urte.com/