Eñaut Castagneten film laburra (2022 – Fikzioa – 21min)
Joxeanentzat, Euskal Herrian mugarik ez da. Astero alde batetik bestera pasatzen da, xerrien saltzeko. Kamarurentzat ordea, oztopo eta lanjer guzien sinonimo da muga. Alta, haien bideek elkar gurutzatuko dute…
Josu Martinezen film laburra (2022 – Fikzioa – 17min)
1966, Ipar Euskal Herriko Bizkarsoro izeneko herrixkan, lau neska gazteak lurperaturik diren hitzak aurkitzen dituzte. Michellek, 21 urte, ez ditu ulertzen. Familian, aspaldian galdu zuten hitzkuntzan idatziak dira.
Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografikoaren baten bidez.
Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren «Nana de la cebolla» olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?