Nora
Lara Izagirreren filma
(2020 – Fikzioa – 100min)
Sinopsia: Norak 30 urte ditu, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da. Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak
amatxiren errautsen ondora eramateko.
Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.
Gidoilaria: Lara Izagirre Garizurieta
Ekoizpena: Garriza Films, La Fidèle Production
Hizkuntza: euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa
Argazki zuzdendaria: Gaizka Bourgeaud
Arte zuzendaria: Izaskun Urkijo
Jantzitegi diseinatzailea: Iratxe Sanz
Muntatzailea: Ibai Elortza
Informazio gehiago: http://www.norafilma.com/eu/